Irakurketa, futbola bezalaxe, partekatu beharreko zerbait da. Ezein zale ez da zale bakarka, ezein irakurlek ez du liburu on bat bukatzean maite dituen pertsonekin partekatzeko gogoa saihesten.

Athletic Irakurketa Kluba irakurketa sustatzeko ekintza da; haren bitartez, edozein zale eta irakurlek proposa diezaieke liburu bat Athletic Clubeko jokalari eta teknikariei. Jasotako iradokizun guztien artean, horietako bakoitzak bat aukeratuko du eta hautatutako liburua hilabeteko epean irakurtzeko konpromisoa hartuko du. Era berean, irakurleak iradokizun bat jasoko du Athletic Cluben ordezkariaren eskutik, eta konpromisoa hartuko du berau irakurtzeko. Ondoren, proposatutako liburuetan oinarrituta, Athletic Club Fundazioak zenbait irakurketa klub antolatuko ditu Athletic Clubeko pertsona ospetsuekin.

Proposamenak datozen hilabeteetan bidali ahal izango dira, mailaka, jokalari edo teknikari bakoitzarentzat. Horretarako, sakatu horien fitxan eta bete inprimakia.