Replay

Egilea:

  • David Safier

    David Safier

    David Safier (Bremen, 1966) Werder Bremen taldearen jarraitzaile amorratua da. Maitasunez gogoratzen du 2009an bere semea lepo gainean eraman zuela bere taldea Bundesliga 2008/09 ospatzen ikustera. Bere lehenengo nobela Maldito karma izan zen, mundu mailan arrakasta itzela izan zuena. Gaztelaniaz ia hirurogeigarren edizioa atera du dagoeneko. Jesús me quiere, Yo, mi, me… contigo, Una familia feliz, ¡Muuu! eta Más maldito karma lanen bidez baieztatuta geratu da une honetan Europa mailako egile dibertigarrienetako bat dela. 28 días nobelaren egilea ere bada, Varsoviako ghettoko altxamenduari buruzko liburua. Bere lanen bost milioi kopia baino gehiago saldu dira Alemanian eta hogeita hamar herrialde baino gehiagotan argitaratu dira. Bere azken liburua Y colorín colorado… Tú izenekoa da. Bere arrakasta aitortzeko, Zilarrezko Luma saria eman zitzaion 2011n, Bilboko Liburu Azokan.