TALISMANA

TALISMANA

Ez dadila baloirik sartu - Katixa Agirre 

1902ko martxoa. Athleticek bere lehenengo nazioarteko partida jokatzekoa da Bordelen. Zoritxarrez atezaina gaixorik sentituko da eta ostatuan geratu beharko du, lur jota. Baina ostatuko ugazabandrearekin egingo du topo horrela, eta honek dohain bat emango dio gaixoari: Athleticen historia betiko aldatuko duen dohaina, eta belaunaldiz belaunaldi jauzika ibiliko dena, gure egunetara heldu arte.

 

La hincha que nunca estuvo allí - Aixa de la Cruz

Athleticen atea zerora mantentzeko dohaina deskubritu zenetik, “harrizko zalea”, futbolaren inguruko mitologian ezaguna den moduan, harrapatuta bizi da; bere koadrilako tipo sendoenek zainduta egoten da partidak ikusten, izan ere, aurkarien zaleengandik kosta ahala kosta babestu nahi dute. Baina, lortuko al dute derbiaren emaitzan jokoan asko jarri duen errealzale batek prestatutako ofentsibari bazter egitea?

Egileak:

  • Katixa Agirre

    Katixa Agirre

    Katixa Agirre (Vitoria-Gasteiz, 1981). Hamar urte zituela, Oliver eta Benjiren arrakastak inspiratuta, nesken futbol talde bat sortu zuen ikastetxean eta atezainaren postuan jarri zuen bere burua. Handik gutxira, eta fikzioa errealitatea baino hobea zela konturatuta, idazteari ekin zion. Bere lehenengo ipuin liburua 2007an argitaratu zuen (“Sua Falta Zaigu”, Elkar). Horren ostean, “Habitat” (Elkar, 2009) eta “Atertu arte itxaron” nobela argitaratu zituen, azken hori 2015ean (gaztelaniaz “Los Turistas desganados”). Bere azken eleberria argitaratu berri du: “Amek ez dute” (Elkar, 2018). Harrigarria badirudi ere, bere liburuetako batean ere ez da futbola aipatzen.

  • Aixa de la Cruz

    Aixa de la Cruz

    Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988) idazle eta Ahtletik zale bilbotar bat da. "Modelos animales" (Salto de Página, 2015) ipuin bilduma eta "Cuando fuimos los mejores" (Almuzara, 2007), "De música ligera" (451 Editores, 2009) eta "La línea del frente" (Salto de Página, 2017) eleberriak argitaratu ditu eta. Zenbait antologietan parte artu du: "Mi madre es un pez" (Libros del Silencio, 2011), "Última Temporada" (Lengua de trapo, 2013), "Bajo treinta" (Salto de Página, 2013) eta "Best European Fiction 2015" ingelez sortan. 2014an "Cosecha Eñe" ipuin saria irabazi zue