Futbol izarra izateko aukera eduki eta galdu zuen pertsona baten istorioa da Replay; bizi osoa darama denboran atzera egin eta egoera aldatzeko desiratzen. Zer gertatuko litzateke benetan horrelakorik egin ahal izango balu?

Ipuin hau David Safier alemanak idatzi zuen, San Mames zelaiaren erdian. Gauzak benetan gertatzen diren lekuan idatzi den futbolari buruzko lehendabiziko narrazioa da. Horretarako, Athletic Club Fundazioak mahai bat egokitu zuen San Mames zelaiaren erdian, gainean idazteko makina bat jarrita, 2017ko abuztuaren 7an. Gainerakoa, David Safierren esku egon zen. Kikiltzen al dute harmailek? Inspiragarriak al dira? Kutsatzen al du narrazio-gunearen espirituak?

Azaroaren 13tik izango da emaitza irakurgai Bilboko liburutegi, liburu-denda eta garraio publikoetan.

Eta hemen … azaroaren 20tik aurrera.