Azaroa 21A, Asteartea 19:00 / Bilboko Foru Liburutegiko Areto Nagusian

Fútbol, cultura y alrededores.

PARTE-HARTZAILEAK: Miqui Otero • Laura Fernández • Paula Corroto

  • Miqui Otero
    Miqui Otero

    Miqui Oteroren (Bartzelona, 1980) lehenengo jostailua Mickey Mouse izan zen, Barcelona futbol taldeko Meybaren kamiseta eta eskularru zuriak jantzita zituena. Behin, partida gogoangarri batean -Barçak irabazi baino, Coruñako Deportivok galdu zuenekoan- palko bateko aulkia konkatu zuen. Gertakari harekin kontraesan-multzoa sortu zen maila guztietan. Nobelista gisa debuta egin zuen 2010. urtean, «Hilo musical» nobela txalotuarekin (Alpha Decay), FNAC Talentu Berrien saria; eta, bi urte beranduago, «La cápsula del tiempo» iritsi zen (Blackie Books). Azken hori, Rockdelux-en urteko liburu aukeratu ondoren, eta hamar libururik onenen zerrendan sartu ostean (ABCren goiburuetan kasu), hirugarren edizioaren 10.000 ale salduak ditu dagoeneko. El País eta Cultura/s de La Vanguardia komunikabideetan aritu ohi da kolaboratzaile, baita El Periódico egunkariko zutabegile ere. Kazetaritza eta literatura irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Rayos (Blackie Books, 2016) du azken eleberria. Baita intimoena eta asmo handikoena ere. Hari esker lortu zuen espainiar literatura-panoraman ahotsik bikain eta irudimentsuenetako bat izatea.

  • Laura Fernández
    Laura Fernández

    Laura Fernandez (Terrassa, 1981) bost eleberriren egile izateaz gain [horien artean dago Connerland bikaina (Literatura Random House, 2017)], literatura eta musika arloko kazetari eta kritikaria ere bada, baita futbol simulagailu guztien manager ligetan aditua ere. Real Madrilen zale diskretua da -Bartzelonan bizi izanda ezin «merenge» ez-diskretua izan-, eta munduko emakumeen futbol talde txarreneko jokalari ohia ere bai: hark berak institutuan sortu zuen taldekoa. Institutu hark, gainera, astronomo poloniar baten izena zuen: Nicolau Copernic. Bi seme-alaba ditu, eta Philip K. Dick-en liburu pila bat. Eta Philip K. Dick da, berez, jokatzen dituen manager liga horietan guztietan Real Madrid entrenatzeko erabiltzen duen izena.

  • Paula Corroto
    Paula Corroto

    Paula Corrotok (Madril, 1979) gogoan du eskola garaian jolastokian futbolean aritzen zela. Ez goma eta ez soka-saltoa; baloia eta pilotakadak baino ez. Asteburuak telebistaren aurrean Real Madrilen partidak ikusten ematen zituen; Juve, Bayern Munich edo PSG taldeen kontra Europako Kopan izandako porrotak, besteak beste. Negar asko egin zuen zazpigarrena baino lehen, baita Mijatovicen golarekin ere. Ondoren, beste kontu batzuk iritsi ziren … baita komunikabide ezberdinetan kazetari gisa egindako lanak ere; Púplico egunkaria (Kultura sailaren parte), El País, El Confidencial, JotDown aldizkaria eta Letras Libres (gaur egun kolaboratzaile jarraitzen du). Futbolarekin jarraitu zuen, ordea; izan ere, talde batean aritu zen lagun batzuekin (QuéPutoEscándalo FC izena zuen), nahiz eta, logikoa denez, izen horrekin azkenean arrakasta hirugarren zatian eskuratu zuen.