Azaroa 12A, Astelehena 19:00 / Bizkaiko Foru Liburutegia

Simon Kuper & David Goldblatt, Filippo Ricci-k gidatua

PARTE-HARTZAILEAK: Simon Kuper • David Goldblatt • Filippo Maria Ricci

  • Simon Kuper
    Simon Kuper

    Simon Kuper Ugandan jaio zen 1969an baina Holandan pasatu zuen haurtzaroaren zatirik handiena. Hori dela eta, Oranje selekzioaren zale sutsutzat du bere burua eta Amsterdameko Ajax taldearen zaletzat ere bai (gutxi gorabehera). “Fútbol contra el enemigo” izan zen bere lehenengo liburua. Futbolak munduko hogeita bi herrialdetan izandako eginkizuna aztertzeko egindako bidaietan oinarritutako saiakera modukoa da. 1994an argitaratu zen eta hasiera-hasieratik futbolaren inguruko literaturaren klasikoa bilakatu zen. Kuperrek urteko kirol libururik onenaren William Hill sari ospetsua jaso zuen liburu horrengatik. Honako liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Football in Europe During the Second World War (2003), Soccernomics (2009), Stefan Szymanskirekin batera, eta The Football Men: Up Close with the Giants of the Modern Game (2011). Futbolaren inguruan idazten du Financial Times-en eta kolaboratzaile lanetan aritzen da sarri The Observer-en eta The Guardian-en. Britainiarra da baina Parisen bizi da bere emaztearekin eta hiru seme-alabekin. Zortedunak dira, Frantziako selekzioaren aldekoak baitira, egun mundu mailako garaile den selekzioaren aldekoak, alegia.

  • David Goldblatt
    David Goldblatt

    David Goldblatt munduko futbolaren arloko pentsalari errespetatuenetako bat da. Londresen jaio zen 1965ean eta Tottenham Hotspurs taldearen koloreak jaso zituen oinordetzan aitarengandik, bekatuengatik. Tarteka aritu zen medikuntzaren eta politikaren arloan, 2006an The Ball is Round: A Global History of Football liburua argitaratu zuen arte. Orduz geroztik futbolaren eta politikaren inguruan idatzi izan du The Guardian eta The New York times hedabideetan, besteak beste, eta sarritan kolaboratzen du BBCrekin. Foreign Press Association Sports Story of the Year saria irabazi zuen 2009an eta urteko kirol liburuaren William Hill saria 2015ean, The Game of Our lives: The Making and Meaning of English Football liburuari esker. Brasileko futbolari buruzko lan bat eta Olinpiar Jokoei buruzko beste bat ere argitaratu ditu eta irakaslea da Los Angeleseko Pritzer Collegen. 2019ko udaberrian The Ball is Round lanaren jarraipena kaleratuko du, Football is First: The Global Game in the Twenty-First Century izenekoa. Gaur egun Bristolen bizi da, futbolaren arrakastaren Bermudako Hirukian, eta Bristol Rovers taldearen bilakaerari lotu zaio.

  • Filippo Maria Ricci
    Filippo Maria Ricci

    Filippo Maria Ricci Reggio Emilian jaio zen 1967an. Kazetari-lanetan aritu izan da 1993az geroztik eta 2006tik Italiako Gazzetta dello Sport egunkariaren berriemailea da Espainian. Hori baino lehenago Londresen bizi izan zen sei urtez. Hedabide italiar eta ingelesentzako berriemailea eta kolaboratzailea izan zen garai hartan. Inter Milanen zale sutsua da bere aitaren kontakizunei esker. Aitak 1930eko scudetto delakoa irabazten ikusi zituen nerazzurri haiek, zazpi urte zituenean. Dena den, Philippok futbol-arloko beste amorante bat aurkitu zuen nagusitan: futbol afrikarra. Futbol hartaz maitemindu zen kontinente beltzean zehar bidaiatzen aritu zenean, Afrikako Koparen berri emateko. “Elephants, Lions and Eagles, A journey through African football” liburu zoragarrian ageri da pasio haren inguruko kontakizuna, When Saturday Comes aldizkariak argitaratua. Hiru seme-alaba ditu, Londresen eta Madrilen jaioak. Haiei ere futbolarekiko pasioa transmititzen saiatzen da.