Azaroa 19A, Astelehena 19:00 / Bizkaiko Foru Liburutegia

Ana Malagón, Xabi San Sebastian & Anjel Mari Peñagarikano

PARTE-HARTZAILEAK: Ana Malagón • Anjel Mari Peñagarikano • Xabi San Sebastian

  • Ana Malagón
    Ana Malagón

    Ana Malagón (Donostia, 1978) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da. Publizitate-sektoretik pasatu ostean, erabiltzaileek zerbitzu digitalak diseinatzeko orduan izandako esperientzia definitzen igaro ditu haren ibilbide profesionaleko azken hamar urteak. Ohiko kolaboratzailea da Euskadi Irratian eta Berrian. 2014an bere lehenengo ipuin liburua argitaratu zuen, “Lasai, ez da ezer gertatzen” izenburupean. 162 kontakizun laburrek osatzen dute liburua. Iaz “Gelditu zaitezte gurekin” izeneko lana argitaratu zuen, kontakizunez osatua hori ere.

  • Anjel Mari Peñagarikano
    Anjel Mari Peñagarikano

    Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria eta athleticzalea da. Albizturren jaio zen, Gipuzkoan, 1957an. Bere kabuz ikasi zuen bertsotan, bera bizi zen ostatuan gelditzen ziren bertsolariei entzunda. 1980an gazteentzako Xenpelar lehiaketaren garaile izan zen. Euskal Herriko finalista izan zen 1982, 1986 eta 1993ko edizioetan, eta Gipuzkoako txapelduna 1991an. Idazle modura egindako lanari dagokionez, Bilintx bertsolariaren bizitzari buruzko liburu bat idatzi zuen 1999an. Bertsolaririk maitatuenetako bat da, bere asmamenagatik eta eszenatoki gainean erakusten duen umore-senagatik.

  • Xabi San Sebastian
    Xabi San Sebastian

    Xabi San Sebastian Donostian jaio zen 1967an. Madrilgo Musikarien Tailerrean musika-ikasketak burutu ondoren, Izotz taldeko kide izan zen, abeslari eta gitarra-jotzaile modura. Horren ostean Alboka folk taldearekin lankidetzan aritu zen eta Europako folk jaialdi nagusietan aritu zen haiekin batera. 2004an hasi zuen bakarkako ibilbidea. Orduz geroztik 4 disko atera ditu: Orai (2004), Ospela (2009), Erraiak (2012), eta Zuhaitzak ez du beldurrik (2017). Rocka eta folka konbinatzen ditu bere musikak eta jazz zantzuak gehitzen ditu, beti ere esperimentaziorako tarte bat utziz, originaltasuna emateko. Gaztea zenean, orduan sortu berria zen Antiguoko K.E. futbol taldeko aurrelaria izan zen. Errealekoa izan da beti eta Gijonen lehenengo Liga irabazi zutenean, pertsonan bizitzeko zortea izan zuen.