Azaroa 20A, Asteartea 19:00 / Bizkaiko Foru Liburutegia

Nacho Carretero & Enrique Ballester

PARTE-HARTZAILEAK: Nacho Carretero • Enrique Ballester

  • Nacho Carretero
    Nacho Carretero

    Nacho Carretero (A Coruña, 1981) omen da bi liburu hauen egilea: ´Fariña´ (Libros del KO) eta ´En el corredor de la muerte´ (Espasa), baina egia esan hiru liburu idatzi ditu. “Nos parece mejor” da ezkutuko lanaren izenburua eta Libros del KOren Hooligans Ilustrados bildumaren parte da. Liburu horretan oihu egiteko indarra ematen dion munduko futbol talde bakarraz hitz egiten du: Deportivo de La Coruña. Bide batez, futbolak kirola izatetik negozioa izatera pasatzeko izandako metamorfosia ere islatzen du. Depor jokatzen ari ez denean, Nacho El País egunkariko berriemaile-lanetan aritzen da eta gai sozialen, humanitarioen eta gatazkekin zerikusia duten gaien berri ematen du.

  • Enrique Ballester
    Enrique Ballester

    Enrique Ballester Castellón jaio zen 1983an eta lo gelditu zen Castalia estadiora joan zen lehenengo aldian. Futbola maite du baina aldi berean, gorroto du. Kazetaritza maite du baina aldi berean, gorroto du. Futbolaria izaten saiatu zen, entrenatzailea izaten saiatu zen, eta zale sutsua izan zen kazetari-lanetan hasi aurretik. 2006az geroztik musikari eta kirolari buruz idazten du Levante-EMV egunkarian eta hainbat hedabiderekin kolaboratzen du. Villarreal CF eta CD Castellón taldeez arduratzen da gehienbat. Zazpi denboralditan penetan izan da azken horrekin, hirugarren mailan. Bere esperientziatik abiatuz, gai unibertsalak azaltzen saiatzen da, futbola tresna modura eta gogokoen duen aitzakia modura hartuta. Infrafútbol (Libros del KO, 2014) eta Barraca y Tangana (Libros del KO, 2018) liburuak argitaratu ditu, astelehenero idatzitako zutabeen hautaketa direnak.