Azaroa 15A, Osteguna 19:00 / San Mames. 7 atea.

San Mames-en berbaldiak / Philippe Claudel

PARTE-HARTZAILEAK: Philippe Claudel

  • Philippe Claudel
    Philippe Claudel

    Philippe Claudel idazle frantsesik ezagunenetako bat da gaur egun eta honako lanak idatzi ditu, besteak beste: La nieta del señor Linh (2005), El informe de Brodeck (2007) edo Bajo el árbol de los Toraya (2016), irakurleek eta kritikoek goraipatu dituztenak. Hainbat eta hainbat sari jaso ditu bere ibilbideagatik, eleberrien Goncourt saria eta Renaudot saria, esate baterako. Zinemagile modura ere opera primarik onenaren Cesar saria eta ingelesa ez den film onenaren BAFTA saria jaso zituen Hace mucho que te quiero (2008) filmari esker.

    Philippe 1962ean jaio zen, Dombasle sur Meurthen, eta gaur egun hantxe bizi da oraindik. Txikitatik maite izan du futbola, baina futbolak ez du inoiz bera maite izan. 9 urte zituenean bere herriko futbol taldean sartu zen eta gol asko sartu zituen lehen denboraldian, baina okerreko atean. Ondorioz, entrenatzaileak aulkian eserarazi zuen urte osorako, bere ondoan. Noizean behin zelaian sartzen uzten zion segundo batzuetarako, partidaren amaiera markatzen zuen txistua jo aurretik. Bigarren denboraldia ez zen inoiz iritsi Philipperentzat. Philippe Claudelek armairuan gorde zituen botak, behin betiko. Orduz geroztik telebista bidezko harreman sutsua izan du futbolarekin. Nerabezaroan AS Saint-Etienne taldeak Europako kopan izandako lorpenak bizi izan zituen gogotik eta munduko malko guztiak isuri zituen Sevillan jokatu zen Frantzia-Alemania partida ospetsuan zehar. Oraindik ere George Best, Socrates, Johann Cruyff eta Eric Cantona dira gustukoen dituen jokalariak.