Valverderen liburua: Una vida demasiado corta eta La educación de un ladrón13/10/2015

Ernesto Valverdek Athletic irakurketa kluberako irakurgaia aukeratu du. Eta ez da bakarra izan, hilabete honetan bi liburu irakurtzea erabaki du.

“Una vida demasiado corta. La tragedia del ex portero de la selección alemana Robert Enke” da bat, eta bestea Edward Bunker-ek idatzitako “La educacion de un ladron”. Lehenak Robert Enkeren biografia kontatzen du, Alemaniako atezain profesionala bere bizitzarekin bukatu zuen depresio bat izan zuena, 2010ean bere buruaz beste egin zuen. Liburua gaixotasunaren jatorriaz ari da eta hori eragin zuten arrazoietaz, kasu honetan kirolekoak. “La educacion del ladron” Edward Bunker idazle amerikarraren autobiografia da, idazle entzutetsua eta noiz behinkako aktorea, bizitzaren zati handi bat espetxean pasa duena.

Irakurketa honetatik abiatuta, Athletic Club Fundazioak ekitaldi bat antolatuko du urriko azken astean edo azaroaren lehenean, eta bere web orrian iragarriko du.