Komikien aurkezpena19/10/2015

‘2015eko Letrak eta Futbola’ jaialdia dela eta, Athletic Club Fundazioak bi komiki aurkeztuko ditu Bilboko Joker Liburudendan (Euskalduna 7 kalea) datorren astelehenean, hilak 26, 18:30ean.

Unai Iturriaga eta Alfonso Zapicoren ‘Diamanteak, urrea eta ikatza’ eta Santiago Garcia eta Pablo Riosen ‘El portero’ izenburukoak dira, hain zuzen ere. Jon Spinarok moderatuko du aurkezpena.

Komiki bakoitzetik orotara 10.000 ale argitaratu dira eta doan banatuko dituzte 26tik aurrera Bilbon, hala hiriko liburudendetan nola gune eta garraio publikotan, Athletic Club Fundazioko boluntario-taldearen laguntzari esker.

Komikien aurkezpena
Komikien aurkezpena