Athletic Club Irakurketa cluba: Sprako Tranbia22/10/2015

Datorren asteartean, urriak 27, arratsaldeko 18:30ean Pozas kaleko Elkar liburudendan (Pozas 14) egingo da “SPrako tranbia” liburuari buruzko topaketa. 

Unai Elorriaga egilea bertan izango da eta Ainhoa Tirapurekin izango du elkarrizketa, bera izan baita Athletic Club irakurketa clubean liburua irakurri duena. Ekitaldea gidatzen Goizalde Landabaso kazetaria ariko da.

Sarrera librea izango da lekuak betetzen diren arte, eta ikusleen parte hartzeko aukera izango dute.