Athletic Club Irakurketa cluba: Las Meninas22/10/2015

Datorren asteartean, urriak 27, goizeko 12:00etan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean Las Meninas komikiaren gidoilariak topaketa izango du Fakultate horretako artearen historiako ikasleekin. Ikasle horien artean dago Jone Guarrotxena, Athletic Club irakurketa cluberako irakurgai hori aukeratu zuena.

Artearen historiaren irakasle den Eneko Ortegak zuzenduko topaketa eta komikiaren inguruan aritzeaz gain Velazquezi buruz arituko dira eta Las Meninasek arte garaikidearen historian izan duen garrantzia eta eragina aztertuko dute.