LETRAK ETA FUTBOLA 201603/10/2016

Athletic Club Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Euskaltelen laguntzarekin batera, Letrak eta futbola jardunaldien zazpigarren edizioa aurkezten du. Literaturaren eta futbolaren inguruko urteroko zita klasikoa, aurten azaroaren 7 eta 12 bitartean San Mamesen burutuko dena.

Programa nagusian gaikako sei topaketa egongo dira eta futbola-literatura harremanaren hainbat alderdi aztertuko dira. Aurten, gonbidatu gisa, idazle eta artista hauek izango ditugu, beste batzuen artean: Philip Kerr, Héctor Abad Faciolince, Valerio Magrelli, Unai Elorriaga, Agustín Fernández-Mallo, Pablo Nacach, Jasone Osoro, Alaia Martin, edo Los Planetas taldeko abeslaria, Jota.

Jaialdian Roberto Ferroren “Mr. Pichichi” lana antzeztuko da San Mamesen kanpoaldean eta Atlhetic irakurketa Clubaren edizio berri bat egingo da. Ekimen honetan Athletic Clubeko jokalari eta teknikariek irakurketa proposamenak jasoko dituzte eta horietako bat onartu eta irakurketa clubean parte hartzeko konpromisoa hartzen du. Aurten Eneko Bovesa, Gorka Iraizoz, Xabi Etxeita, Andere Leguina, Maite Lizaso, Alberto Iglesias eta Andoni Imazek hartuko dute parte ekimen berritzaile honetan.

Letrak eta Futbola ekimena berritzailea eta bakarra da Europan eta Athletic Clubek kirolaren alorrean kultura sustatzeko egiten duen apustua da, beste ekitaldi batzuekin osatzen dena: Thinking Football Film Festival (2017an bosgarren edizioa izango duena) edo BertsoDerbia. Azken urteetan hainbat idazle egon dira gure artean, esaterako, Juan Villoro, Eduardo Mendoza, Eduardo Galeano, Manuel Vilas, Enric González, Bill Buford, David Trueba, Manuel Jabois, Joan Tallón, Jorge Valdano, Bernardo Atxaga, Sergi Pàmies, Ignacio Martínez de Pisón, Simon Kuper, Josep Ramoneda, Jordi Puntí, Kirmen Uribe, Ray Loriga, Hernán Casciari, Andrés Neuman, Amets Arzallus, Ander Izagirre, Martín Caparrós edo Eduardo Sacheri. Urtez urte jaialdia egonkortzen ari da eta kultura eta kirola elkartzeari dagokionez erreferente bihurtzen ari da.

Letrak eta futbola 2016 Athletic Club Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dute Euskaltelen eta BBK aretoaren laguntzarekin. Era berean, Barcelo bidaiak eta Melia Bilbao Hotelaren lankidetza ere badu. RBArena eta Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioaren Liburuaren Behatokiarena ere bai, eta antolatzaileek hauen laguntza eskertu nahi dute.

LETRAK ETA FUTBOLA 2016