Xabi Etxeitaren liburua24/10/2016

Xabi Etxeitak, Athletic Irakurketa Clubaren barruan, Hector Abad Faciolinceren “El olvido que seremos” liburua aukeratu du. Biak egongo dira datorren azaroaren 10ean, 18:00etan Bizkaiko Foru Liburutegian egingo den topaketan, beste irakurle batzuekin batera liburuari buruz eztabaidatuko dute.

“El olvido que seremos” (Seix Barral, 2006) Kolonbiako Hector Abad Faciolinceren liburu ezagunena da. Aitaren figurari egindako maitasun adierazpena da, intrasigentziaren eta indarkeriaren aurka borroka egiten duen bitartean. Bere aitaren, doktorea eta Kolonbian giza eskubideen aldeko aktibista zen Hector Abad Gomezen, hilketa gertatu zenetik hogei urtera idatzita dago, paramilitarrek hil zuten. Abad Faciolincek familiaren eta Kolonbiako indarkeriaren kronika idatzi zuen, eta bertan aitarenganako maitasuna denaren gainetik dago.

Topaketan parte hartzeko izena eman behar da, fundazioa@athletic-club.eus mezu bat bidaliz. Lekuak mugatuak dira eta izena emateko ordenaren arabera esleituko dira.

Xabi Etxeitaren liburua