Letrak eta futbola, 2. eguna08/11/2016

Gaur, azaroaren 8an, asteartea, 2016ko zazpigarren “Letrak eta futbola” literatura- eta futbol-jaialdiak aurrera jarraituko du, Athletic Club Fundazioak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Euskaltelen babesarekin.

“Futbola eta idazleak” mahai-ingurua egingo da 19:30ean, San Mames VIP Guneko ekialdeko aretoan, eta Ander Izagirre, Unai Elorriaga eta Katixa Agirre idazleek hartuko dute parte, Lutxo Egia moderatzaile dutela. Sarrera San Mameseko 14 atean egongo da.

Sarrera librea izango da, NAN aurkeztuta eta leku guztiak betetzen diren arte.