Letrak eta futbola, 3. eguna09/11/2016

Gaur, azaroaren 9an, asteazkena, 2016ko zazpigarren “Letrak eta futbola” literatura- eta futbol-jaialdiak aurrera jarraituko du, Athletic Club Fundazioak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Euskaltelen babesarekin.

“El fútbol desde la cultura” mahai-inguruak emango dio jarraipena, 19:30ean, San Mames VIP Guneko ekialdeko aretoan. Juan Soto Ivars, Miguel Ángel Hernández eta Agustín Fernández-Mallo idazleek hartuko dute parte, eta Pablo Moiño Sánchez arituko da moderatzaile.

Sarrera San Mameseko 14 atean egongo da. Sarrera librea izango da, NAN aurkeztuta eta leku guztiak betetzen diren arte.