Letrak eta futbola, 5. eguna11/11/2016

Gaur, azaroaren 11n, ostirala, 2016ko zazpigarren “Letrak eta futbola” literatura- eta futbol-jaialdiak aurrera egingo du, Athletic Club Fundazioak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Euskaltelen babesarekin.

“El fútbol desde la barrera (de la cultura)” mahai-ingurua egingo da 19:30ean, San Mames VIP Guneko ekialdeko aretoan, eta Milena Busquets idazleak, Alaia Martin bertsolariak eta Los Planeta taldeko abeslari eta lider Jotak hartuko dute parte.

Leire Palaciosek moderatuko du mahai-ingurua. Sarrera San Mameseko 14 atean egongo da. Sarrera librea izango da, NAN aurkeztuta eta leku guztiak betetzen diren arte.