Letrak eta futbola, 6. eguna12/11/2016

Gaur, azaroaren 12an, larunbata, 2016ko zazpigarren “Letrak eta futbola” literatura- eta futbol-jaialdia amaituko da. Athletic Club Fundazioak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Euskaltelen babesarekin.

19:30ean, San Mames VIP Guneko ekialdeko aretoan, Héctor Abad Faciolince eta Jordi Puntí idazleen arteko elkarrizketa batekin emango zaio amaiera jardunaldiari.

Sarrera San Mameseko 14 atean egongo da. Sarrera librea izango da, NAN aurkeztuta eta leku guztiak betetzen diren arte.