LETRAK ETA FUTBOLA 201515/09/2015

Athletic Club Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundidaren eta BBK aretoaren lankidetzarekin, “Letrak eta futbola”-ren seigarren edizioa aurkezten du. Literatura eta futbola uztartzen dituen jaialdi txiki bat da eta bere helburua kulturaren eta baloiaren munduen artean zubiak eraikitzea da. Aurten azaroaren 2 eta 6 bitarte burutuko da.

LETRAK ETA FUTBOLA 2015

Athletic Club Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundidaren eta BBK aretoaren lankidetzarekin, “Letrak eta futbola”-ren seigarren edizioa aurkezten du. Literatura eta futbola uztartzen dituen jaialdi txiki bat da eta bere helburua kulturaren eta baloiaren munduen artean zubiak eraikitzea da. Aurten azaroaren 2 eta 6 bitarte burutuko da.

Urtero bezala, programa nagusiak bertan bilduko ditu literario, kazetari eta pentsalari garrantzitsuenez gain modu batera edo bestera euren lanean edo bizitzan futbolaren gaia landu dutenak. Azaroaren 2an hasiko da BBK aretoan arratsaldeko 19:30ean “Jokoz Kanpo” euskarazko antzezlanarekin, Borobil Teatroa konpainiaren azken lana. Oinarrizko futbl munduari buruzko satira bat da. Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak antzeztutako lana. Dozena bat pertsonaia ingururi bizitza ematen dioten hiru aktore eta barre egiteari utzi gabe futbolaren munduan ikusten diren hainbat jokabideren inguruan hausnarketa egitera eramango gaituztenak. Jatorrizko testua Mikel Pagadizabal, Nagore Aranburu eta Anartz Zuzazuarenak dira, Arantxa Iturberen lankidetzarekin eta Anartz Zuazuarem gidaritzapean.

Programaren gainerako ekitaldiak Bilboko Foru Liburutegian egingo dira eta idazle, kazetari eta sortzaileekin topaketak izango dira. Hauek hurrengo egunetan jakinaraziko dira pixkanaka.

Programa nagusiaz gain, aurten Letrak eta futbola jaialdiak bi ekintza berritzaile jarriko ditu martxan irakurketa sustatzeko. Lehenak, iazko estrategiarekin jarraitzen du, futbola eta literatua uztartzen zituzten ipuinen 60.000 ale banatu ziren doan Bilbon. Aurten propio ekitaldi honetarako sortutako bi komiki banatuko dira, guztira 20.000 ale. Bilbon banatuko dira azaroaren 26ko astean eta Athletic Club Fundazioko baoluntario talde batek banatuko ditu.

Komikiak hauek dira: “Diamanteak, urrea eta ikatza”, Unai Iturriaga bertsolari eta gidoilariak idatzia eta Alfonso Zapicoren marrazkiekin (Komiki Saria Nazionala 2012), Athletic Club eszenatoki gisa duen istorio honekin lehen lankidetza eginez; eta “El portero”, Santiago Garcia gidoilari entzutetsuak idatzia eta Pablo Riosen marrazkiekin, hauek lehen ere aritu ziren “Fútbol. La novela gráfica” lanarekin. Oraingoan historio metalitario bat dakarte atezain baten irudian, eta komiki baten sorreran gidoilari eta marrazkilariaren artean egon ohi den tentsioa irudikatzen du. Irakurketa sustatzeko bigarren ekintza “Athletic Club de Lectura” izenekoa izango da. Ekimen berritzaile honetan zale edo irakurle batek liburuak proposatu eta elkartrukatu ahal izango ditu Athletic CLubeko zazpi pertsonalitaterekin.

Irakurketa, futbola bezala, partekatzeko zerbait denez (zaleak ez dira bakarka izaten, eta ez dago irakurlerik liburu on bat irakurri eta besteekin partekatzeko gogorik izaten ez duenik), Athletic Club de Lecturak edozein zale edo irakurlari aukera emango dio Athletic Clubeko zazpi pertsona ezagunei liburu bat proposatzeko. Jasotako iradokizun guztietatik pertsona hauetako bakoitzak bat aukeratuko du, eta hilabeteko epean liburua irakurtzeko konpromisoa hartuko du. Era berean, irakurleak Athletic Cluben ordezkariaren proposamen bat jasoko du eta liburua irakurtzeko konpromiso bera hartuko du. Gero, proposatutako liburuetatik abiatuta, Athletic club Fundazioak irakurketa clubak antolatuko ditu Athletic Clubeko pertsonalitateekin eta proposatutako liburuen irakurleekin.

Web orriaren bidez irakurketa proposamenak bidal daitezke honako hauentzat: Josu Urrutia, Ernesto Valverde, Carlos Gurpegui, Mikel Balenziaga, Ainhoa Tirapu, Jone Guarrotxena eta Jose Angel Iribar. Epea irekita dago irailaren 23ra arte.

Azkenik, aipatzekoa da “Letras y futbol” Athletic Cluben apustu berritzailea eta bakarra dela Europan kirolaren alorrean kultura sustatzen duelako, eta ekintza batzuekin osatzen da, hala nola, Thinking Football Film Festival (2016an laugarren edizioa egingo duena) edo BertsoDerbia. Azken urteetan hainbat egila pasa dira jaialdi honetatik: Juan Villoro, Eduardo Galeano, Manuel Vilas, Enric Gonzalez, Bill Buford, David Trueba, Jorge Valdano, Bernardo Atxaga, Sergi Pamies, Ignacio Martinez de Pison, Simon Kuper, Josep Ramoneda, Jordi Puntí, Kirmen Uribe, Ray Loriga, Hernan Casciari, Andres Neuman, Amets Arzallus, Ander Izagirre, Martin Caparros edo Eduardo Sacheri. Eta urtez urte sendotzen ari da kultura eta kirola uztartzeri dagokionez.

“Letrak eta futbola” jaialdia Athletic Club Fundazioak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK aretoaren laguntzarekin, eta beste laguntzaile hauek ere baditu: El Corte Inglés, Euskaltel, Barcelo bidaiak, Meliá Bilbao hotela eta Kultura Ministerioa, Bilboko Já La Risa jaialdia, Metro Bilbao, Astiberri argitaletxea, eta Líbero eta Panenka aldizkariak. Antolatzaileek laguntza eskertu nahi dieten denoi.