Athletic Irakurketa Cluba: Eneko Boveda Juan Luis Zabalarekin.20/11/2016

Eneko Boveda jokalariak jasotako iradokizunak eskertu ditu baina aurkeztutako liburuetan ez dagoen beste liburu bat irakurtzea erabaki du.

Juan Luis Zabalaren “Txistu eta biok” izango da. Horri buruzko irakurketa cluba datorren abenduaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Bizkaiako Foru Liburutegian, jokalaria eta idazlea izango dira bertan, eta moderatzailea lanetan Julen Gabiria eta Leire Palacios. Irakurketa cluba euskara hutsez izango da.

Izena emateko bidali mezu bat helbide honetara: fundazioa@athletic-club.eus, eta adierazi Eneko Bovedaren Athletic irakurketa clubean parte hartu nahi duzula.

Athletic Irakurketa Cluba: Eneko Boveda Juan Luis Zabalarekin.