Athletic Irakurketa Cluba: Andoni Imaz Emile Bravorekin21/11/2016

Athletic Irakurketa clubean Andoni Imazi bidalitako proposamenen artean, honek Emile Bravo idazle frantziarraren “Spirou, diario de un ingenuo” aukeratu du.

Biak egongo dira, Astiberriko Fernando Tarancon editorearekin batera, datorren abenduaren 20an, 19:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegian egile frantziarraren komiki honetaz eta beste batzuei buruz hitz egiteko. Topaketa gazteleraz izango da.

Izena emateko bidali mezu bat helbide honetara: fundazioa@athletic-club.eus, eta adierazi Andoni Imazeren Athletic irakurketa clubean parte hartu nahi duzula.

Athletic Irakurketa Cluba: Andoni Imaz Emile Bravorekin