Athletic Irakurketa Cluba: Andere Leguinaren liburua 07/12/2016

Datorren abenduaren 16an, 10:00etan, ezintasun intelektuala duten hogeita hamarren bat pertsonak, Lantegi Batuak Fundazioko Irakurketa erraza taldeakoak, Andere Leguina Atletic Clubeko jokalariarekin batera komentatuko dute Nuria Marti Constansen “Bajo el mismo cielo” liburua.

Liburua Andere Leguinak aukeratu zuen Athletic Irakurketa Clubaren barruan. Ekitaldia itxia izango da, ez da ikuslerik izango.

Athletic Irakurketa Cluba: Andere Leguinaren liburua