Futbola eta euskal kultura27/11/2017

Gaur astelehenean, azaroaren 27an, 19:00etan, Bilboko Foru Bibliotekan, 2017 Letrak eta futbola topaketekin segituko da “Futbola eta euskal kultura” titulupeko solasaldiarekin. Bertan, Jon Maia bertsolaria, Gari musikaria, Iratxe Fresneda zinema zuzendaria eta Juan Luis Zabala idazlea egongo dira. Sarrera, Astarloa kaletik, librea da lekua bete arte.

Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolari, dokumentalista eta idazlea da. Athletic Club zalea da sehaska-garaitik; Zumaiako lagunek Majewski esaten zioten txikitan, laurogeiko hamarkadako jokalari poloniarra bezalaxe. Patuaren kasualitate baten ondorioz, aukera izan zuen egun batean hari bostekoa emateko. Irudika Idurika, Zikloak, Riomundo, Apaizac Obeto eta Berriak jaio ginen (2017) liburuen egilea da; azken horretan, Lankuk argitaratua, bertsolari gisa izan duen ibilbidea kontatzen du. Haren letrak Euskadiko kultura herrikoiaren parte dira, izan ere, talde eta solista ugarirentzat sortu izan ditu abestiak: Negu Gorriak, Gozategi, Soziedad Alkoholika, Anari, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Gari, Esne Beltza edo Ken Zazpi, besteak beste.

Futbola eta euskal kultura

Gari (Legazpia 1963, Iñaki Igon Garitaonandia izenaz jaioa), Gipuzkoan jaio eta hezitako Bilbotarra da; Athletic Cluben jarraitzaile fidel izan zen bere bihotz delikatua babesteko zelaira joateari utzi behar izan zion arte. Jaio aurretik ere musikari, Hertzainak taldeko abeslari izan zen hamaika urtez. Ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion eta egun zuzenean aurkezten ari da azken lana, Estutu izenekoa. Bertan, gauza txikien handitasuna aldarrikatzen du behin eta berriro, hurbilekoa eta intimoa dena, begietara begiratzearen garrantzia. Futbol Jainkoak irudikatzen duenaren guztiz kontrakoa da … Baina, hala ere, ezin du harenganako mirespena saihestu, nahiz eta liga hasiera bakoitzean bere buruari zin egiten dion ez dela berriro eroriko … inoiz ez.

Futbola eta euskal kultura

Iratxe Fresnedaren (Arrigorriaga, 1974) bizitzan izen propioa du futbolak: Jose Angel Iribar. Hain da propio eta intimoa, non harekin gosaltzen duen egunero etxeko sukaldean: bere irudia dauka katiluan estanpatua. Futbolean trebea dela dio, baina are hobea eskubaloian; eta aitortu du bere alabak Athletic Cluben jantziez joan direla sinetsiko ez genukeen lekuetara. Ikus-entzunezko Komunikazioan Doktorea da, baita EHU/UPVko irakasle ere 2004. urtetik, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean. Radio Euskadi eta ETB1eko kultura programa ezberdinetako zuzendari eta gidoigile lanetan hasi zuen ibilbide profesionala (EITB). GARA eta BILBAO egunkarietan zine arloko zutabegilea da, eta egun zine arloko dibulgazioan dihardu komunikabide ezberdinetan, baita zineari lotutako zenbait erakundetan ere: Loraldia, Irudienea, Cineclub FAS, Caostica, Lekeitioko zine jaialdia eta beste asko. Irrintziaren Oihartzunak (2016) lanarekin egin zuen debuta zine zuzendari eta gidoilari gisa. Filmak nazioarteko jaialdi ezberdinetan parte hartu du, hala nola Donostiako Zinemaldian, Nanteseko Zinemaldian, Nyoneko Zine Jaialdian, Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian edo San Pauloko Movecinearte jaialdian. Une honetan bigarren film luzearekin ari da lanean.

Futbola eta euskal kultura

Juan Luis Zabala (Azkoitia, Gipuzkoa, 1963), Galdu arte (1996), Agur, Euzkadi (2000) eta Txistu eta biok (2016) nobelen egilea, besteak beste, Kopa eta ia-ia Liga ere irabazi zuen Super-Deporreko titular ezinbesteko Jose Luis Ribera baino hobea zen futbolean, berak dioenez, umetan beren etxeen aurreko errepide estuan jolasten zutenean; besteak beste, Riberak bi urte gutxiago zituelako. Gero, Riberak ez bezala, futbola ahaztu egin zuen pixkanaka, eta futbolaren aurkako jarrera militanta izatera ere iritsi zen, harik eta XXI. mendearen lehen erdialdean, bere burua ere harrituta utziz, ikararagarrizko kezka sentitzen hasi zen arte Reala Bigarren Mailara jaisteko arriskuan ikustean. Orduan jabetu zen ezin izango zela sekula kirol nagusiaren eraginpetik libratu.

Futbola eta euskal kultura