Mikel Ricoren liburua28/12/2017

Jasotako liburu iradokizun guztien artean, Mikel Ricok egin du bere aukera Athletic Irakurketa Kluberako. René Appel idazlearen “Ola de calor” irakurriko du.

Misteriozko nobela bat da, irakurtzeko erraza. Gallarreta Lantegiak Zentro Okupazional eta Enplegu Zentro Bereziko Irakurketa Errazeko Klubeko kideek proposatu diote. Laster egingo dute elkarrekin topaketa bat, liburu horren inguruan aritzeko. Hala ere, Mikel Ricok eskerrak eman nahi dizkie liburuak proposatu dizkioten pertsona guztiei. Horietako batzuk eskuratu ditu, eta ondoren irakurtzeko asmoa dauka.

Mikel Ricoren liburua