ATHLETIC IRAKURKETA KLUBA: HAURREN A MAILA24/05/2018

Athletic Irakurketa Klubaren barruan, Athletic Clubeko Haurren A mailako taldeko jokalariek Toni Padilla idazle eta kazetariaren "Atlas de una pasión esférica" liburua irakurri dute.

Egileak bost kontinenteak zeharkatzen ditu hogeita hamalau istorioren bitartez, betiere baloia ardatz hartuta. Horietan erakusten du nola gainditzen dituen futbolak gerrak, mugak, aurreiritziak edo genero-bazterkeriak, eta nola bihurtzen den faktore gizatiarra eta integratzailea. Jokalariak taldetan banatu ziren, istorioak irakurri eta, ondoren, gainerako taldekideekin eta Lezamako beste aldagelekin partekatu zituzten. Atzo arratsaldean, entrenamenduaren ordez, egilearekin topaketa izan genuen. Hark jokalariekin hitz egin zuen liburuko istorioei buruz, eta solasaldi interesgarria izan zuten futbolaz, literaturaz, historiaz eta mundu garaikideaz.

ATHLETIC IRAKURKETA KLUBA: HAURREN A MAILA