ATHLETIC IRAKURKETA KLUBA: VALEROSAS01/06/2018

Athletic Clubeko jokalari Lucia Cordobak eta Maite Orozek, Letrak eta Futbola webgunean jasotako irakurketa-iradokizun guztietatik, "Valerosas" komikia (Dibbuks) aukeratu zuten, Penelope Bagieu idazle frantziarraren komikia alegia.

Bertan, hogeita hamar emakumeren bizitzak azaltzen dira, aukeratu zuten bizitza egiteko agertu zitzaizkien traba guztiei aurre egin baitzieten. Kirolariek, musikariek, idazleek, medikuek, ekintzaileek, esploratzaileek, "Valerosas" komikiko orrialdeetako emakume guztiek borroka egin dute gizarte matxistak ezarritako oztopoen aurka. Gaurko entrenamenduaren ostean, Athletic Clubeko emakumeen talde osoak eta teknikariek liburua eta bertan jasotako istorioak komentatu dituzte. Ahalduntzeaz eta sororitateaz aritu dira, eta zergatik emakume eredugarri horien historia gehienak erabat ezezagunak diren, ea gaur egun ere oztopo berberei aurre egiten dieten eta ea kirolariek eginkizun berezia duten gizarte patriarkala eredu bidezkoagoa bilakatzeko prozesuan. Halaber, komikiaz jardun dute fikziotik haragoko saiakera gisa.

ATHLETIC IRAKURKETA KLUBA: VALEROSAS