Letrak eta futbola, Ana Malagón, Xabi San Sebastian & Anjel Mari Peñagarikano18/11/2018

Gaur, azaroak 19 astelehena (arratsaldeko 19:00tan – Foru Liburutegia), Letrak eta Futbola topaketen barruan, Xabi Mendiak gidatutako solasaldian Ana Malagon idazleak, Xabi San Sebastian musikariak eta Anjel Mari Peñagarikanok hartuko dute parte.

Tokapeten hirugarren egun honetan, futbola mintzagai izango dute solaskideek, baina gertuagoko ikuspegi batetik. Hirurek zale modura euren bizipenak kontatuko dizkigute, futbolak literatua zein musikarekin duen lotura ahaztu gabe. Azpimarratzekoa da ere Anjel Mari Peñagarikanok, partida baten atsedenaldian, San Mameseko zelai erdian kantuan zuzenean aritzeko ohorea izan duen persona bakarrenetakoa dela.

Ekitaldia Liburutegiko Noble Aretoan izango da, Astarloa kaletik sartuta. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.