Letrak eta futbola, Nacho Carretero & Enrique Ballester19/11/2018

Gaur, azaroaren 20an, asteartea, Letrak eta Futbola 2018 ekimenaren azken ekitaldia izango dugu, 19:00etan, Foru Liburutegian.

Nacho Carretero eta Enrique Ballester kazetarien arteko topaketa bat izango da, Galder Reguerak gidatua. Hainbat gai izango dituzte hizpide: kazetaritzak XXI. mendean kirolaren munduan izan duen egitekoa; genero ezberdinak (kronikatik hasi eta zutaberaino); eta kazetari guztiek barnean daramaten kirolzale eta profesionalaren arteko harremana, besteak beste.

Carretero zein Ballester harmailetan aritu dira betidanik eta beren zale izaera (Deportivo eta Castellón taldeenak, hurrenez hurren) oso garrantzitsua izan da.

Ekitaldia Liburutegiko Noble Aretoan izango da, Astarloa kaletik sartuta. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.