irakurLE-ON / irakurLE-ONA22/11/2018

Letrak eta Futbola 2018 ekimenaren barruan, Athletic Club Fundazioak irakurLE-ON / irakurLE-ONA izeneko kanpaina jarri du abian, irakurketa sustatzeko. Lau poster egin dira; horietan, Ainhoa Tirapu, Mikel Balenziaga, Iñigo Lekue eta Oscar de Marcos jokalariak agertzen dira Virginoa Wolf, Eduardo Sacheri, Bernardo Atxaga eta Jane Austenen liburuak irakurtzen.

Asmoa da irakurtzeko ohiturari balioa ematea, eta jendearen artean zabaltzea. Irakurtzea aberasgarria da eta pertsona moduan hazten laguntzen digu eta, zergatik ez, lehoi moduan hazten ere bai.

Hala eskatzen duten Bizkaiko ikastetxe eta futbol klubetara bidaliko ditugu posterrak, “Talismana” liburuarekin batera. Liburu horretan Katixa Agirre eta Aixa De la Cruz idazleen kontakizun bana dago jasota, eta irakurle gazteei dago zuzenduta. Gainera, 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ipuin lehiaketaren oinarriak ere badaude jasota.

Letrak eta Futbola ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskaltelen, eta Kultura eta Kirol Ministerioren Plan de Fomento de la Lectura 2017-2020 babesa dauka.