Balenziagaren liburua: Mussche, Kirmen Uriberena24/09/2015

Athletic Irakurle Klubaren iradokizunak aurkezteko epea amaituta, lehen hautaketaren ordua iritsi da.

Mikel Balenziagak, Kirmen Uribek idatzitako Mussche lana aukeratu du, Jonan Bedialauneta Sopelanako Ander Deuna ikastolako irakasleak iradokita. Elkarrekiko konpromisoa izango da; izan ere, Jonanen zenbait ikaslek Mikel Balenziagaren liburu bera irakurtzeko konpromisoa hartu dute, eta gero liburu horren inguruan eztabaida egingo dute elkar. Urriaren azken astean izango da, web orri honen bidez iragarriko dugun ekitaldi batean.

Balenziagaren liburua: Mussche, Kirmen Uriberena