Jone Guarrotxenaren liburua: Las Meninas28/09/2015

Jone Guarrotxenak, ailegatu diren iradokizun guztien artetik, bere liburua aukeratu du.

Hau, “Las Meninas”, Velazquez-en bizitzari eta bereziki, bere pinturazko lanari buruzkoa da, Santiago Garciak eta Javier Olivaresek sinatutako komikia. Liburu honek, 2015eko Bartzelonako Nazioarteko Komiki Erakusketan espaniar lan onenaren saria jaso zuen.

Jonek eta EHU/UPV-ko Arte Ederretako Fakultatearen Arte Historiaren zenbait ikaslek, Santiago Garcia komikiaren gidoilaria, historialari ospetsua eta komikien kritikoa eta itzultzailearekin elkarrizketan aritzeko aukera izango dute urriaren 27an, goizean, fakultatean bertan.

Jone Guarrotxenaren liburua: Las Meninas