TOGO

Laguardiako futbolariaren bizitzaren pasarteak kontatzen dira, kadete mailan hasi zenetik zuri-gorri gisa egindako lehen denboraldietara arte. Horrekin tartekatuz, 2010eko udan egindako bidaia berezi baten inguruko xehetasunak kontatzen ditu. Togora joan zen bidaia hartan, Afrikara.


  • Óscar de Marcos

    Óscar de Marcos

    Óscar de Marcos, (Laguardia, 1989). 2009an debutatu zuen eta ia 400 partida jokatu ditu Athletic Club taldearekin. Duela gutxi hamar urte bete dira zuri-gorri moduan hasi zenetik, eta taldeko kapitainetako bat da. Posizio gehien bete dituen jokalaria da, segur aski; defentsan zein erasoan aritu da, eta balioaniztasun horrek, ziurrenik, zerikusia izango du bere bertute handienetako batekin: Talde-jokoari ematen dion garrantzia. Besteen lekuan jartzeko eta horren araberako jokatzeko daukan gaitasuna argi geratu da idazle moduan egindako lanean ere.