BIZITZA ESKUKADAKA

Ainhoa Tirapuren biografia lehen pertsonan kontatua dago, tonu intimo eta hurbilean. Nafarroako atezainaren ibilbide luzeko bizipen aipagarrienak kontatzen dira, Barañainen hasi zenetik, gaur egunera arte. Esperientzia zoriontsu zein mingarriak jaso ditu liburuan, guztien artean osatzen baita bizitzak ematen digun ikaskuntza.


  • Ainhoa Tirapu

    Ainhoa Tirapu

    Ainhoa Tirapu, (Iruñea, 1984). Lehenengo taldean hamabost denboraldi egin eta gero, atezain zuri-gorria kapitain nagusia da, eta Lezamako belaunaldi berrientzat eredu. Athletic Clubekiko daukan konpromisoa eta lehen mailan hainbeste urtez lehiatzeko izan duen gaitasuna miresgarriak dira. Bere pertsonalitatea eta karisma literaturan ere jasota geratu dira. Miren Rubio Iturria idazlearekin batera, autobiografia entretenigarri bezain sakona ondu du.