Fundazioak “Open” liburuaren irakurketa bat antolatu zuen 2018ko azaroaren amaieran, Mikel San Joserekin batera. Liburu hori André Agassiren biografia da, Pulitzer sariaren irabazle J.R. Moehringer idazlearekin elkarlanean idatzia. Horren ostean, honako galdera sortu zitzaigun: zergatik ez egin antzeko zeozer Athletic Clubeko futbolariekin?

Fundazioarentzat oso ideia interesgarria zen, baina lehenengo taldeetako jokalariak konbentzitu behar genituen, idazle bihurtzeko urratsa emateko. Óscar de Marcos eta Ainhoa Tirapuk interesa agertu zuten eta Fundazioarekin lanean hasi ziren. Horrela irten zen aurrera proposamena. Emaitza gisa, bi liburu labur ditugu: “Togo”, Óscar de Marcosek idatzita, gaztelaniaz, José Mari Isasi idazlearekin lankidetzan; eta “Bizitza Eskukadaka”, Ainhoa Tirapuk Miren Rubio Iturria idazlearekin batera egina, euskaraz.

Athletic Club Fundazioak 13.000 liburu editatu ditu guztira, eta doan banatuko dira liburutegi, ikastetxe, liburu-denda, eta Athletic Clubekin hitzarmena duten klubetan. Eskatzeko aukera ere badago, helbide honetara idatzita: info@fundacionathleticclub.eus.

Halaber, horrela desiratzen baduzu, Athletic Club Fundaziorako dohaintza web honetan zehar egin daiteke. Dohaintza horien bidez jasotakoa Bizkaiko Irakurketa Errazeko proiektuetara bideratuko da osorik, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei erraztasunak emateko.