Azaroa 12A, Asteartea 19:00 / San Mamés - Sarbidea 14. atetik

José Roberto Torero, Juan Pablo Villalobos & Miqui Otero

PARTE-HARTZAILEAK: Miqui Otero • José Roberto Torero • Juan Pablo Villalobos

  • Miqui Otero
    Miqui Otero

    Miqui Oteroren (Bartzelona, 1980) lehenengo jostailua Mickey Mouse izan zen, Barcelona futbol taldeko Meybaren kamiseta eta eskularru zuriak jantzita zituena. Behin, partida gogoangarri batean -Barçak irabazi baino, Coruñako Deportivok galdu zuenekoan- palko bateko aulkia konkatu zuen. Gertakari harekin kontraesan-multzoa sortu zen maila guztietan. Nobelista gisa debuta egin zuen 2010. urtean, «Hilo musical» nobela txalotuarekin (Alpha Decay), FNAC Talentu Berrien saria; eta, bi urte beranduago, «La cápsula del tiempo» iritsi zen (Blackie Books). Azken hori, Rockdelux-en urteko liburu aukeratu ondoren, eta hamar libururik onenen zerrendan sartu ostean (ABCren goiburuetan kasu), hirugarren edizioaren 10.000 ale salduak ditu dagoeneko. El País eta Cultura/s de La Vanguardia komunikabideetan aritu ohi da kolaboratzaile, baita El Periódico egunkariko zutabegile ere. Kazetaritza eta literatura irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Rayos (Blackie Books, 2016) du azken eleberria. Baita intimoena eta asmo handikoena ere. Hari esker lortu zuen espainiar literatura-panoraman ahotsik bikain eta irudimentsuenetako bat izatea.

  • José Roberto Torero
    José Roberto Torero

    José Roberto Torero Santosen jaio zen, Brasilen, 1963an. Bolante moduan jokatu zuen (gogorra, agian pixka bat krudela) talde askotan, bere hiriko hondartzetan. 39 liburu idatzi ditu: 22 haurrentzat, horien artean Una historia de fútbol (bi milioi ale baino gehiago saldu zituen); eta 17 helduentzat, O Chalaça barne, Jabuti Sari ospetsua irabazi zuen nobela. Santos taldeari buruzko bi liburu idatzi zituen eta futbol kronikaz osatutako lau bolumen argitaratu ditu. Gaur egun atezainei buruzko bat idazten ari da. Neymar Jr gazteari elkarrizketa egin zion 2009an, jokalariak artean zazpi partida baino jokatuta ez zituenean, eta emakumeekin izango zuen etorkizuna iragarri zuen. Santos taldearen jarraitzailea da. Talde horretan Pelé izenez ezaguna zen mutil batek jokatu zuen, baina kamiseta zuri eta beltzeko bere azken partida baino ezin izan zuen ikusi. Sao Paulon bizi da 1982tik. Haurra zela, herrialde bakoitzeko talde baten zalea zen. Talde horiek izenagatik aukeratzen zituen. Horrela izanik, Holandakoa AZ 67 zen, oso laburra zelako; eta Alemaniakoa Borussia Monchengladbach, inoiz ikusitako izen luzeena zuelako. Matías izeneko seme bat dauka, eta hark koloreengatik aukeratzen ditu taldeak. Horrela izanik, Sampaio Correa taldearen jarraitzailea da. Herrialdearen iparraldeko talde txiki honen ezkutua horia, berdea eta gorria da.

  • Juan Pablo Villalobos
    Juan Pablo Villalobos

    Juan Pablo Villalobos Guadalajaran jaio zen, Mexikon, 1973an. Zentroko defentsa gisa jokatu zuen Instituto Laguenseko selekzioan, 1981etik 1988ra bitartean; ordutik ez da txapelketa ofizialera itzuli. Bost nobela, kronika liburu bat eta haurrentzako liburu bat idatzi ditu, horien artean, No voy a pedirle a nadie que me crea, 2016ko Herralde Sariaren irabazlea. Futbolari buruzko nobela bat idatzi zuen portugesez, Al estilo Jalisco. Brasilen argitaratu zen, 2014ko Munduko Txapelketan, eta ostean gaztelaniara itzuli eta Mexikon editatu zen. 2012an, Neymar Jr Santos taldeko izarra zen, eta elkarrizketa egin zion. Bere etorkizun komertzial eta futbolistikoa aurreikusi zuen, Gatopardo aldizkariko portadan argitaratu zen erreportaje batean. Guadalajarako Atlas taldearen jarraitzailea da, 1951tik Mexikoko ligako txapeldun izan ez den arren. Bartzelonan bizi da 2003tik. Barça zalea da, onartzea oso atsegin ez duen arren, eta Brasilgo Ponte Preta taldea ere gustuko du, Atlasetik gertuen dagoena (horrek ere ez du ezer irabazten). Bere bi seme-alabak hainbat talderen jarraitzaileak dira: Barca (jaiotzez), Atlas (aitagatik) Palmeiras (amagatik), eta Santos (Neymarren erruz).