Azaroa 14A, Osteguna 19:00 / San Mamés - Sarbidea 14. atetik

Athletic Club eta literatura

Carlos Ranedo, Laura Mintegi, Santiago Segurola, Jon Rivas. Moderatzailea Kike Martín.

PARTE-HARTZAILEAK: Kike Martin • Carlos Ranedo • Jon Rivas • Laura Mintegi • Santiago Segurola

  • Kike Martin
    Kike Martin

    Kike Martín (Abanto-Zierbena, 1958) kazetaria da. Futbol amateurrean aritu zen eta Barakaldon egiten den auzo bateko txapelketa ezagunean txapeldun izan zen oroitzapen atsegina ekartzen dion talde batekin, Anonimos. Futbolean nahikoa trebetasun hartu eta ibilbide motz eta ez dirdiratsua egin zuen benjemin eta alebinen futbol taldeen entrenatzaile gisa. Futbola utzi zuen kazetari gisa bizimodua ateratzeko beste erremediorik izan ez zuenean, lehenengo Bilboko Herri Irratian eta gero Radio Euskadin, irratia sortu eta berehala sartu zen, 1984an. Bere ibilbide profesional ia dena politika eta kultur ekitaldien inguruko berriak ematen pasa duen arren (asko irakurri du eta “Pompas de papel” literatur programaren zuzendaria, dagoeneko 30 zenbakira iritsi dena), kirol kazetari gisa ere aritu izan da noizbait. Bere zorion unea Las Palmasen bizi izan zuen 1983an, Athletic Clubek, urte askoren ondoren, Javier Clementeren lehen Liga irabazi zuenean 1-5 irabazi zuen partidu ahaztezin batean. Gero lehoiak Bilbora iritsi zirenekoa erretransmititzeko zortea izan zuen udaletxeko balkoitik. Une horretan ukitu zion bihotza gar zuri gorriak. Eta orain arte.

  • Carlos Ranedo
    Carlos Ranedo

    Carlos Ranedo Bilbon jaio zen, San Mamesetik 900 metrora. Athleticeko bazkide izan da 25 urtez, eta Fundazioak antolatutako “Historias de San Mamés” liburutako antolatutako lehiaketaren irabazleetako bat izan zen. Orduan egin zuen debuta literatura zuri-gorrian. Bere alaben ikastetxeko haur baten komentarioa izan zen bere “El mejor equipo del mundo” liburuko lehen lerroa. Tomás Ondarraren ilustrazioz lagundutako liburu horrek Athleticen historia kontatzen du, bere jokalari, entrenatzaile, partida eta pertsonaia mitikoen bidez. 2000tik Madrilen bizi da, hogei urte daramatza marketin eta publizitate arloan lanean, eta gaur egun Movistar Riders taldeko kidea da, kirol elektronikoko klub profesionala.

  • Jon Rivas
    Jon Rivas

    Pentland jaunak San Mames bisitatu zuen azken aldian, 1959an, Jon Rivasek hamar hilabete zituen, Athleticen jarraitzailea zen, eta Getxoko bazkidea. Gerora kazetaritza egitea pentsatu zuen, jokalari zuri-gorria izateko dohain nahikorik ez zuela ohartzean. Behintzat, Liga eta Kopa txapeldun baten ikaskide izan zen, Rocky Liceranzu. Sondikako aireportuko pistan bertan gerturatu zitzaion, Unibertsitateko ikasketak ordu batzuez utziz, ekipajeak jasotzeko zintaren tartetik sartu baitzen, egun ahaztezin haietan hainbat zorok egin zuten moduan. Futbol eta txirrindularitza kronikez gain, Pentlanden biografia idazteko astia ere izan du: El prisionero de Ruhleben (Siníndice, 2016), Athletic, paisajes, escenas y personajes (Córner, 2012), Las Locuras de Bielsa (Al Poste, 2012), En París se han vuelto Locos (Córner, 2014), eta futbol eta txirrindularitzari buruzko beste bost liburu. 26 urtez El Mundo lan egin ostean, orain pozik ari da El Paísen.

  • Laura Mintegi
    Laura Mintegi

    Laura Mintegik (Lizarra, Navarra, 1955) ondo ezagutzen ditu behe mailetako Bizkaiko futbol-zelaiak, bere seme-alabak futboleko atezainak izan dira eta. Atezain jaio egiten dela esaten da, eta hala dela ematen du; izan ere, neska-mutikoen aita ere atezain ibili zen garai batean, eta ama bera ere eskubaloiko atezaina izan zen. Trebetasun hori oso baliagarria izan zaio guraso eta seme-alaben arteko partidetan. Bere bost nobeletako batean ere ez du futbolaren gaia landu, baina bai narrazio labur batean, eta hainbat prentsa artikulutan, karga kritikoarekin, gainera. Kritikotasun horren arrazoia izan da, batez ere, senide eta lagunek ez zutela interes handirik jartzen alabaren taldeak lortutako lorpenetan, hainbat urtez jarraian txapeldun izanda ere; eta, aldiz, semearen emaitzengatik galdetzen zutela beti, nahiz eta horrek emaitza askoz xumeagoak izan.

  • Santiago Segurola
    Santiago Segurola

    Santiago Segurola (Barakaldo, 1957) kirol kazetari eta idazleak estatu mailako komunikabide garrantzitsuenetako batzuekin batera lan egin du. El País egunkarian ibilbide luzea egin du, 1986tik 2007ra, zazpi urtez kirol ataleko erredakzio-taldeko buru izanik, 1999 eta 2006 urteen artean. 2006ko Munduko Txapelketaren ostean, eta El País utzi arte, kultura ataleko erredakzio buru izan zen. 2007ko abuztuan Marca kirol egunkarian hasi zen, eta bertan aritu zen 2016ra arte. Gainera, zutabegile eta solaskidea izan da hainbat saio eta egunkaritan, eta Ligari buruzko telebista emanaldietan ohiko esataria. Irakur-zale eta melomano handia eta Athletic Cluben betiko jarraitzailea da.