Azaroa 11A, Astelehena 19:00 / San Mamés - Sarbidea 14. atetik

Jorge Valdano, Benjamín Prado & Miguel Aguilar

PARTE-HARTZAILEAK: Jorge Valdano • Benjamín Prado • Miguel Aguilar

  • Jorge Valdano
    Jorge Valdano

    Jorge Valdano (Santa Fe, Argentina, 1955) Newellseko behe mailako jokalaria izan zen eta Rosarioko taldearekin 1973an egin zuen bere debuta. Bi urte geroago Alavesek fitxatu zuen. Hasiera zaila izan ondoren, Manolo Sarabia lokatzaren gainean jokatzen ikusten futbolaz ikasi zuela dio. Bi denboraldi geroago Real Zaragozak fitxatu zuen, eta han Real Madrileko teknikarien begirada erakarri zuen. Talde zurian hiru denboraldi jokatu zituen, gaixotasun batengatik futbola utzi arte. Aurretik, munduko txapeldun izan zen Mexiko 86an, mito bihurtu zen Argentinako talde batekin. Finaleko goletako bat sartu zuen.

    Erretiratu ondoren, Valdano aitzindari bihurtu zen hispaniar letretan futbolari buruz idazteko orduan. Hainbat liburuen egilea (“Los cuadernos de Valdano”, “Fútbol, el juego infinito” edo “Los 11 poderes del líder”) eta beste askoren biltzailea (horien artean "Futboleko ipuinak" mitikoa), "futbolaren filosofoa" esaten diote. Tenerifeko, Real Madrileko eta Valentziako entrenatzailea eta Real Madrileko kirol zuzendaria ere izan zen.

  • Benjamín Prado
    Benjamín Prado

    Benjamin Pradok (Madril, 1961) idatzi zuen lehenengo gauza Don Balon aldizkarian zuzendariari idatzitako gutuna izan zen. Eskutitz horretan Iribarren sukar tifoideoengatik kezkatuta zegoela adierazten zuen.. Athleticzale urrunean, Athleticekiko duen maitasuna Real Madrilekin partekatzen du. Esan duenez, ez du inoiz Bilbotik alde egin San Mamesen fatxada, bere ikur zuri-gorriarekin, ukitu gabe. Eleberrigile, saiakeragile eta poeta izateaz gain, Joaquin Sabina edo Coque Malla bezalako musikarientzako abestiak ere idatzi ditu. Hogeita hamar bat libururen egilea da, eta horien artean “No solo el fuego”, “Los treinta apellidos” edo “Mala gente que camina”.

  • Miguel Aguilar
    Miguel Aguilar

    Miguel Aguilar (Madrid, 1976) editorea da. Erresuma Batuan zientzia politikoak ikasi ondoren (Hulleko Unibertsitatea eta London School of Economics), Bartzelonan bizi da, non gaur egun Debate eta Taurus argitaletxeak zuzentzen dituen, bere seme-alabak Barçazaleak ez egiten saiatzen den bitartean.