Athletic Club Fundazioa

“Gogoaren indarra”, euskararen egunean

 

Ikastetxeek, liburu-dendek eta interesatuek Onintza Enbeitak idatzitako lehen eleberria eska diezaiokete Fundazioari, doan

 

Onintza Enbeitak idatzitako “Gogoaren indarra”, Athletic Club Fundazioak argitaratutako liburu berria, prest dago ikastetxe, liburu-denda eta eskatzen duten pertsonen artean doan banatzeko. Guztira, gazteentzako eleberri honen 6.000 ale argitaratu dira eta eskaerak info@fundacionathleticclub.es helbide elektronikora bidali behar dira.

Onintza Enbeitak Laiatzen historia kontatzen digu “Gogoaren indarra” liburuan. Laiatzek oztopo asko gainditu behar ditu Athleticen jokatzeko ametsa lortzeko. Euskaraz idatzita eta “Ezagutu zeure abentura” liburu klasikoen formatuan, Laiatzen patua irakurleak erabakitzen du bere hautuekin, eleberria irakurtzen ari den bitartean.

Onintza Enbeita (Muxika, 1979) ikasketaz kazetaria da (EHU, 2003) eta pasioz bertsolaria. Euskaldunon Egunkarian trebatu zen idatzizko kazetaritzan eta hainbat aldizkaritan parte hartu izan du. Telebistatik pasatu ostean, idaztera itzuli da, eta Berrian idazten du orain egunero. Eguneroko kroniketan aritua den arren, “Gogoaren indarra” bere lehen eleberria.

Fundazioaren argitalpenei buruzko informazio guztia jaialdiaren webgunean, www.letraketafutbola.com  eta Fundazioaren webgunean www.athleticclubfundazioa.eus  aurki daiteke.