Athletic Club Fundazioa

Jaialdia

2010etik, Athletic Club Fundazioak Letrak eta Futbola izeneko jaialdi literario eta futbolaria antolatzen du. Fundazioko taldeak planteatutako hainbat gairi buruz hausnartzen duten kultura-ordezkarien arteko topaketek osatzen dute. Landutako gaiek zerikusia dute kulturaren, gizartearen eta kirolaren kontuekin, eta futbolak artearen munduan eta, bereziki, literaturaren munduan duen presentzia jorratzen dute.

Letrak eta Futbolak antolatutako hitzaldietan eleberrigileak, poetak, kazetariak, zutabegileak, gidoilariak, musikariak, marrazkilariak, publizistak, zinemagileak, komikigileak, raperoak eta bizitzari eta futbolari buruz hitz egiten dute, beren obren ikuspegitik. Eztabaidatutako gaien artean, gonbidatuek Athletic Cluben dimentsio sozial, kultural eta sentimentalari buruzko hausnarketak partekatzen dituzte. Mahai-inguruen amaieran, publikoak solasaldiarekin bat egiten du eta gonbidatuei galderak egiten dizkie.


Halaber, jaialdiak jardunaldi bereziak eskaini ditu argazki-lehiaketak, literatura-lehiaketak edo prestakuntza-hitzaldiak, antzezlanak edo umorezko bakarrizketak antolatzeko. Horietan, futbola zubi izan da gizarte-intereseko gaiak lantzeko, hala nola arrazakeria edo homofobia.

Azkenik, jaialdiarekin batera, irakurketa sustatzeko ekintzak garatzen dira, hala nola, argitalpen propioak, Athletic Club de Lectura izenekoak antolatzea edo IrakurLE-ON kanpaina.

Letra eta Futboleko solasaldietatik honako artista hauek igaro dira: Eduardo Galeano, Juan Villoro, Eduardo Mendoza, Manuel Vilas, Enric González, Bill Buford, Miguel Angel Hernández, David Trueba, Alejo Stivel, Manuel Jabois, Joan Tallón, Santiago Roncagliolo, Philip Kerr, Bernardo Atxaga, Sergi Pàmies, Ignacio Martínez de Pisón, Simon Kuper, Josep Ramoneda, Jonathan Wilson, Joseba Apaolaza, Coque Malla, Laura Fernández, Miqui Otero, Gari, Belén Gopegui, Jordi Puntí, Kirmen Uribe, Ray Loriga,

Horiekin batera, Jose Angel Iribar, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, Andoni Iraola, Carlos Gurpegui, Josu Urrutia eta Ainhoa Tirapu futbolariek parte hartu dute Letrak eta Futbola ekimeneko elkarrizketetan.