Athletic Club Fundazioa

Marwan: “Ez dago Athletic baino talde kontrakulturalagorik”

 

 

 

Inaugurazio ofizialaren ondoren, astearte honetan Julian Lopez gonbidatu berezia izango da “Saber y empatar Athletic Club Edition” saioan. Hitzaldi hau zuzenean eskainiko da Athletic Clubeko YouTube kanalean

 

“Letrak eta Futbola” 2024 kultur jaialdia astelehen honetan hasi da “Geuria! San Mames Sports Bar ” tabernan, Marwan kantaria eta Antonio Agredano eta Ray Loriga idazleak protagonista dituen literatur eta musika topaketa batekin. Deu Txakartegi “We are Standard” taldeko kideak moderatutako hitzaldiaren abiapuntua musikaren eta futbolaren arteko harremana izan da.

Lau gonbidatuek askotariko gaiei buruz hitz egin ahal izateko bezain gai zabala. Izan ere, uste baino paralelismo gehiago dagoelako musikarien eta futbolarien artean, azken finean, publiko baten aurrean lan egiten duten pertsonak baitira.

 

 

Marwanek kontatu du umetan Athleticekoa zela, Zubizarreta asko gustatzen zitzaiolako, eta atezaina Bartzelonara joan zenean oduan egin zela Barçakoa. “Orsai” taldeari buruz galdetuta, esan du “ez dagela Athletic baino talde kontrakulturalagorik”, Klubak industrian eta futbolaren elitean duen nortasun bakarra aipatuz.

Ray Lorigak futbolak eta jokoak haurtzaroarekin duten loturaz hitz egin du, eta joan den larunbatean Iribar San Mamesen, Futbolaren Katedralean, ezagutu zuenean sentitu zuen emozioa azpimarratu du.

Antonio Agredano Kordobako jarraitzaileak hazteko eta hobetzeko aurkari handia izatearen garrantzia azpimarratu du, klub handiek duten bezala eta bere taldeari gertatzen ez zaion gauza bat.

Hitzaldiari amaiera ezinhobea Marwanek eman dio, abesti pare bat zuzenean kantatuz.

 

Bihar, “Saber y empatar Athletic Club Edition ” streaming bidez zuzenean

Letrak eta Futbolaren bigarren eguna bihar, asteartea, iritsiko da jaialdiko plater nagusietako batekin: Miguel Gutierrezek, Antonio Pacheco “Pach” ek eta Carlos Marañonek zuzendutako “Saber y Empatar” programaren edizio berezia. Eta halako programa batean Athletic Clubi buruz hitz egiteko gonbidaturik onetariko bat zalantzarik gabe Julian Lopez da, 125. urteurreneko gure enbaxadorea.

“Saber y empatar” Miguel Gutierrezek eta Antonio Pachecok idatzitako liburua izan zen, Carlos Marañonen hitzaurrearekin, YouTubeko kanal bat inspiratu zuena eta futboleko zentzugabeko ezagutza oparitzen dizun podcast bat. Baloiaren eta bere ingurukoen inguruko elkarrizketak, atzoko eta gaurko futbol vintage eta idoloak, jokalari bibotedunak, kromoak, talde tamalgarriak, fitxaketa etsigarriak…

Sarrerak agortuta daude, baina “Saber y Empatar” saio berezi hau zuzenean emitituko da Athletic Clubeko YouTubeko kanal ofizialean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Letrak eta Futbola Athletic Clubek antolatutako kultur jaialdia da Grupo Radimer eta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, eta BCD Travel, BCD Sports eta Aranzazu Hotelen laguntzarekin.

Jaialdiarekin lotutako informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: https://letrasyfutbol.com/eu/