Jardunaldi berezi Athletic Irakurketa Kluberako04/11/2019

Letrak eta Futbola jaialdiaren X. edizioaren baitan, Athletic Club Fundazioak lau jardunaldi berezi antolatuko ditu Athletic Irakurketa Kluberako.

Lehena azaroaren 11n izango da, astelehena, Foru Liburutegian, eta Óscar de Marcosek “Togo” bere liburu biografikoari buruz hitz egingo du, Fundazioak argitaratua, 40 irakurlerekin batera. Hurrengo egunetan irekiko dugu klubean izena emateko epea.

Azaroaren 12an, asteartea, Liga eta Kopa irabazi zuen azken Athletic taldearen txanda izango da. Gabarrako lehoiek Juanjo Bañosek moderatutako topaketa baten hartuko dute parte, Alfonso del Ríoren “La ciudad de la lluvia” liburuari buruz hitz egiteko.

Asteazkenean, hilak 13, Mikel San Josék, Lezamako haur kategoriako talde batek lagunduta, José Roberto Torerorekin hitz egingo du, azken horrek idatzitako “Una historia de fútbol” liburuaren inguruan.

Azkenik, hilaren 14an, osteguna, Ainhoa Tirapuk “Bizitza eskukadaka” (Miren Rubio kazetariaren laguntzaz idatzita) bere liburu biografikoa aurkeztuko du Athletic Irakurketa Klubaren azken solasaldian.