Santos taldeko bat, Atlas taldeko bat eta Barca taldeko beste bat13/11/2019

Jose Roberto Torero, Juan Pablo Villalobos eta Miqui Otero idazleek Katedralean hitz egin zuten Letren eta Futbolaren bigarren egunean. Futbola kultura ezberdinetatik etorritako pertsonak batzen dituen hizkuntza den ziurtasunarekin, hiru gonbidatuek idazle gisa izandako esperientzia ezberdinen inguruan hitz egin zuten alde batetik, eta zale moduan bestetik.

Jose Roberto Torero brasildarrak azaldu duenez, bere haurtzaroan ikusitako lehen partidak baldintzatu zuen jarraitzaile gisa izandako bizitza. Pelek Santosekin jokatu zuen azken partida izan zen eta baita bere aita negarrez ikusi zuen lehen aldia ere atsedenaldia baino pixka bat lehenago munduko jokalaririk onena ordezkatu zutenean. Villalobos mexikarrak Guadalajarako Atlaseko zale izaera definitu zuen hitz hauekin: “Atlasekoa naiz, irabazi arren”, eta horrek argi erakusten du zaletu baten eta bere taldearen arteko loturak porrotetan garaipenetan baino indar handiagoa duela. Bestalde, Miqui Oterok, Barçaren zaleak, elkarrizketa moderatu zuen eta beste pasadizo askoren artean, Alcides Edgardo Ghiggia uruguaiarrak, Uruguaik Brasilen aurka irabazi zuen 1950eko Munduko Txapelketan esandako esaldia ekarri zuen gogora: “Hiru pertsonak bakarrik isildu dute Maracana: aita Santuak, Sinatrak eta nik”.

Santos taldeko bat, Atlas taldeko bat eta Barca taldeko beste bat