Athleticen haurrak Irakurketa Klubean14/11/2019

Garrantzitsuena ez da bakarrik zuk proposatzen duzuna, baizik eta zure helburua lortzeko nor duzun inguruan. Gure filosofiatik hain gertu dagoen esaldi batek Athletic Cluben berezko Irakurketa saio bat merezi zuen. Are gehiago, esaldi hori futbolari eta adiskidetasunari buruzko liburu batean agertzen bada eta haren egilea, Jose Roberto Torero, Letrak eta Futbola zikloaren X. edizioan parte hartzen ari bada. Galdu ezineko aukera bat Fundazioarentzat.

Horrexegatik, gaur arratsaldean, Aliron eta San Mames haur taldeetako 30 bat mutil Mikel San Joserekin eta Jose Roberto Torero idazle brasildarrarekin elkartu dira “Futbolaren istorio bat” liburuaren inguruan hitz egiteko. Andoni Ayarza, Kirol Zuzendari Laguntzailea, Iker Goñi batzarkidea, eta Txema Añibarro, Oskar Alkorta, Cefe Ruiz eta Unai Rodriguez entrenatzaileak ere bertan izan dira, Bilboko Foru Liburutegian.

Liburua irakurrita zuten bertaratutako denek eta gaurko topaketak pasarteak komentatzeko, emozioak partekatzeko eta irakurketa gure harrobiko futbolarien prestakuntzaren parte izan dadin sustatzeko balio izan du.

Athleticen haurrak Irakurketa Klubean