Letrak eta Futbola zikloaren erdialdera iritsita14/11/2019

Letrak eta Futbola zikloaren erdialdera iritsita, Aritz Gorrotxategi, Martin Etxebarria eta Jon Kortazar euskal idazleen txanda izan zen atzokoa.

Bere obrak abiapuntutzat hartuta, literaturaren eta futbolaren arteko harremana euskal kulturaren ikuspegitik landu dute. Ez dira falta izan Eduardo Galeanoren “El fútbol a sol y sombra” liburuaren, Euskal Selekzioaren, Athletic eta Realaren arteko lehiaren inguruko komentarioak edota futbolak beste idazleen obretan izan duen garrantziaren inguruko erreferentziak.

Letrak eta Futbola zikloaren erdialdera iritsita