Ainhoa Tirapurekin batera euskara hobetuz15/11/2019

Ainhoa Tirapuk Miren Rubioren laguntzaz idatzitako “Bizitza eskukadaka” liburu autobiografikoa Athletic Cluben Irakurketa saioko protagonista izan da. Solasaldiak Santutxuko AEK euskaltegiko zortzi ikasle bildu ditu Foru Liburutegian gaur arratsaldean, baita Aitor Argote euren irakaslea ere.

Bere lesioa gainditzeko bidean dagoen Ainhoa Tirapuk, Miren Rubio kazetariarekin batera, ikasleen galderei erantzun eta Athletic Club Fundazioak argitaratutako liburuaren idazketarekin eta irakurketarekin bizitako esperientziak eta emozioak partekatu ditu. “Bizitza eskukadaka” liburua, Oscar de Marcosek idatzitako “Togo” bezala, Bilboko eta inguruetako liburu denda nagusietan eta Athletic Cluben denda ofizialetan aurki daiteke.

Edonork eska dezake alea, doan, eta nahi izanez gero, dohaintza bat egin ahal izango du hemen. Bildutako dirua Bizkaiko Irakurketa Errazeko proiektuetara bideratuko da, osorik, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa gerturatzeko.

Ainhoa Tirapurekin batera euskara hobetuz