2010etik, Athletic Club Fundazioak Letrak eta Futbola izeneko jaialdi literario eta futbolaria antolatzen du. Fundazioko taldeak planteatutako hainbat gairi buruz hausnartzen duten kultura-ordezkarien arteko topaketek osatzen dute. Landutako gaiek zerikusia dute kulturaren, gizartearen eta kirolaren kontuekin, eta futbolak artearen munduan eta, bereziki, literaturaren munduan duen presentzia jorratzen dute.






















Letrak eta Futbolak antolatutako hitzaldietan, eleberrigileek, poetek, kazetariek, zutabegileek, gidoilariek, musikariek, marrazkilariek, publizistek, zinemagileek, komikigileek, raperoek… parte hartzen dute, eta bizitzaz eta futbolaz hitz egiten dute beren obren ikuspegitik. Eztabaidatutako gaien artean, gonbidatuek sarritan partekatzen dituzte Athletic Cluben dimentsio sozial, kultural eta sentimentalari buruzko gogoetak. Mahai-inguruen amaieran, publikoak bat egiten du solasaldiarekin eta galderak egiten dizkie gonbidatuei.
Era berean, jaialdiak jardunaldi bereziak antolatu ditu argazki- eta literatura-lehiaketak antolatzeko edo prestakuntza-hitzaldiak, antzezlanak edo umorezko bakarrizketak egiteko. Horietan, futbola zubi izan da interes sozialeko gaiak jorratzeko, hala nola arrazismoa eta homofobia.
Azkenik, jaialdia egitearekin batera, irakurketa sustatzeko ekintzak garatzen dira, hala nola argitalpen propioak, Athletic Club de Lectura delakoaren antolaketa edo IrakurLE-ON kanpaina.
Letrak eta Futbola jaialdiaren baitako solasaldietan hainbat artista izan dira, horien artean, Eduardo Galeano, Juan Villoro, Eduardo Mendoza, Manuel Vilas, Enric González, Bill Buford, Miguel Angel Hernández, David Trueba, Alejo Stivel, Manuel Jabois, Joan Tallón, Santiago Roncagliolo, Philip Kerr, Bernardo Atxaga, Sergi Pàmies, Ignacio Martínez de Pisón, Simon Kuper, Josep Ramoneda, Jonathan Wilson, Joseba Apaolaza, Coque Malla, Laura Fernández, Miqui Otero, Gari, Belén Gopegui, Jordi Puntí, Kirmen Uribe, Ray Loriga, Laura Ferrero, Hernán Casciari, Andrés Neuman, Amets Arzallus, Juan Ramón Rodríguez “Jota”, Ander Izagirre, Martín Caparrós, Antonio Luque (Sr. Chinarro), Milena Busquets, Agustín Fernández-Mallo, Héctor Abad Faciolince, Unai Elorriaga, Eduardo Sacheri, Jorge Carrión, Jenn Díaz, Nacho Carretero, Enrique Ballester, David Goldblatt, Karmele Jaio edo Philippe Claudel.





















Horiekin batera, Jose Angel Iribar, Jorge Valdano, Andoni Zubizarreta, Andoni Iraola, Carlos Gurpegui, Josu Urrutia eta Ainhoa Tirapu futbolariek parte hartu dute Letrak eta Futbola ekimeneko elkarrizketetan.