Athletic Club Fundazioa

WILLIAMS IZATEA

Irakurketa Errazaren jarraibideei jarraituz idatzia, irakurketa eta testuaren ulermena errazteko, liburu autobiografiko honek Igor Porset Athletic Club Fundazioko jokalariaren historia zirraragarria kontatzen du.

IGOR PORSET

Igor Porset (Bilbao, 1992) Williamsen sindromearekin jaio zen (hortik dator liburuaren izenburua), desgaitasun intelektuala dakarren zazpigarren kromosomaren nahasmendu genetikoa. 2017an sortu zenetik, Athletic Club Fundazioaren defentsa da. Fair Playko lau garaikur irabazi ditu Genuine taldearekin, eta Gaude elkartean jokatu du futbolean ume bat zenetik.

Athletic Club Fundazioak hainbat eleberri, ipuin eta komikiren milaka ale argitaratu eta banatu ditu doan, irakurketa futbolaren mundura hurbiltzeko. Argitaratutako egileen artean Juan Villoro, David Trueba, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre, Pedro Zarraluki, Harkaitz Cano, David Safier edo Karmele Jaio daude.