Athletic Club Fundazioa

Iribar, Makatzaren aurkezpenean: “Bizitzari ilusioz aurre egin behar zaio beti”

Athletic Club Fundazioak ‘Makatza’ eleberria eta irakurLEON(A) kanpaina aurkeztu ditu, ‘Txopo’ eta Andoni Egañarekin batera, jendez gainezka egondako San Mameseko Geuria!-n ospatutako ekitaldian

Zarautzek Seme Kutun izendatu eta egun gutxira, Jose Angel Iribarrek jendearen maitasuna jaso du gaur arratsaldean, Andoni Egañak idatzi eta Athletic Club Fundazioak argitaratutako ‘Makatza’ eleberriaren aurkezpen ekitaldian. Egileak eta protagonistak, biak zarauztarrak, Andoni Egañak liburuan fikzionatzen duen ‘Txopo’-ren haurtzaroko urteez hitz egin dute. ‘Makatza’-z gain, Fundazioak irakurLEON(A) irakurketa sustatzeko kanpaina ere aurkeztu du. Oraingo honetan bi atezain dira protagonista, Nanclares eta Agirrezabala, hain zuzen ere ‘Makatza’-ren ale bat irakurriz.

Leire Palaciosek gidatutako aurkezpen-hitzaldian, Iribarrek adierazi duenez, “hitz on guztiengatik erantzukizun izugarria sentitzen dut. Pertsona normala naiz eta horrela sentitzen naiz. Jendea errespetuz tratatu behar da, ikusi eta ikasi, hori aitarengandik geratu zait. Bizitzari ilusioz aurre egin behar zaio beti”.

Jose Angel Iribar mitikoari buruzko lan bat egiteari buruz, hunkituta agertu da Egaña: “Ederra izan da. Zarautz gogoratu, imajinatu… Jose Angel da liburuko gauzarik garrantzitsuena. Mundu osoan ezaguna den norbait, Euskal Herrian idoloa. Hala ere, Zarautzen gure ‘Makatza’ izaten jarraitzen du, nazioarteko izarra izatera iritsi zen 18 urteko bizilaguna eta ez da zatitu. Miresgarria da”.

Fundazioak ‘Makatza’-ren 8.000 ale argitaratu ditu, eta doan bidaliko die Athletic Clubeko ikastetxeei eta hitzartutako klubei. Gainera, ikastetxeek eta klubek, klaseetan edo taldeetan eleberria irakurri ondoren, irakurketa-klubak antolatu ahal izango dituzte Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan, info@fundacionathleticclub.eus helbide elektronikora idatziz.

Halaber, ‘Makatza’ formatu digitalean irakurri nahi duen orok ale bat deskarga dezake ‘Letras eta Futbola’ jaialdiaren webgunean. Webgune honetan, jaialdia sakon ezagutzeaz gain, Athletic Club Fundazioaren aurreko argitalpenak ere deskarga daitezke.

Irakurketa sustatzeko kanpaina Adriana Nanclares eta Julen Agirrezabalarekin

Geuria!-ko ekitaldian zehar, Johana Ruiz Olabuenagak, Gizarte Arloko zuzendariak, eta Galde Regerak, Proroiektuaren arduradunak, irakurLE-ON(A) kanpaina berria ere aurkeztu dute. Adriana Nanclares eta Julen Agirrezabala, Athletic Clubeko lehen taldeetako atezainak, ‘Makatza’ eleberria irakurtzen agertzen dira, irakurLEONA e irakurLEON lelopean.

Kanpaina honen asmoa irakurketa kirol-jarduerarekin bateragarria den ohitura garrantzitsu gisa erakustea da, eta, aldi berean, gazteek Athletic Clubeko jokalariez duten irudiarekin lotzea. Bi ekintza horiek, azkenik, Athletic Club gazteen hezkuntza-prozesuan aliatu indartsu gisa aldarrikatzera bideratuta daude.

Liburuaren eta posterren aleak doan eskatzeko, ikastetxe edo futbol talde bateko edozein arduradun jar daiteke harremanetan Fundazioarekin info@fundacionathleticclub.eus helbidean.

“Makatza”-ren argitalpena eta irakurLE-ON(A) kanpaina, aurten ere, Fundazioak Letrak eta Futbola jaialdiarekin batera irakurketa sustatzeko egiten dituen ekimenen barruan kokatzen dira. Ekimen horiek, Thinking Football Film Festival eta Bertsoderbiarekin batera, Fundazioaren kultur proiektua osatzen dute. KULTURA proiektua, Athleticen zutabe bereizgarrietako bat da eta Klubaren gizarte-lana sostengatzen duten beste bi zutabeekin batera garatzen da: KOMUNITATEA, eta INKLUSIOA.

MAKATZALIBURUAURKEZPENA6563
MAKATZALIBURUAURKEZPENA6864
MAKATZALIBURUAURKEZPENA6770
MAKATZALIBURUAURKEZPENA6912
MAKATZALIBURUAURKEZPENA7060
MAKATZALIBURUAURKEZPENA7139
MAKATZALIBURUAURKEZPENA6631
MAKATZALIBURUAURKEZPENA7215
MAKATZALIBURUAURKEZPENA7196
MAKATZALIBURUAURKEZPENA6545
previous arrow
next arrow