Javier Aznar eta Enric Gonzalezen arteko elkarrizketa
2025ko martxoaren 17an
/ 19:00
Javier Aznar (Santander, 1985) idazlea eta kazetaria da. “¿Dónde vamos a bailar esta noche?” liburuaren egileak Hotel Jorge Juan elkarrizketarako podcast arrakastatsua darama. Vanity Fair, AS egunkaria, ABC eta Revista Líbero aldizkarietako zutabegilea ere bada. Madrildarra da muineraino.
Enric González (Bartzelona, 1959) kazetaria eta idazlea da. Francisco González Ledesma idazlearen semea zen, eta hamazazpi urte zituela hasi zuen kazetaritza-ibilbidea, Bartzelonako Hoja del Lunes egunkarian. 80ko hamarkadan, El País egunkarian sartu zen, eta bertan garatu zuen bere ibilbide profesionalaren zati handi bat. Korrespontsal gisa, Londres, Paris, New York, Washington, Erroma, Jerusalem eta Buenos Aires bezalako hirietan izan zen. “Historias de Londres” (1999), “Historias de Nueva York” (2006), “Historias del Calcio” (2007), “Historias de Roma” (2010), “Memorias liquididas” (2012) eta “Una cuestión de fe” (2012) liburuen egilea da. Azken horretan, Espanyolekiko duen pasioa kontatzen du. Bere ibilbidean zehar, hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Cirilo Rodríguez Kazetaritza Saria 2005ean, Bartzelona Hiria Saria 2006an eta Francisco Cerecedo Saria 2009an.